Abenduak 12-tik Urtarrilak 4-ra arte jatetxea itxita egongo da.
Eguberrion zoriontsua pasa dezazuela!

San Martin

Erretegi Jatetxea Orio-n

San Martin erretegiak 1997an ireki zituen ateak sagardotegi moduan. Denboran zehar, eta bezeroen eskaerak asetzen saiatuz, Gipuzkoako kostaldeko erretegi onenetariko bat bihurtu da.

Orio herriaren goiko aldean, Done Jakue Bideak zeharkatzen duen ingurune pribilegiatu batean, harria, egurra eta beira nahasten dituen eraikina topatuko dugu. Mendiz inguratutako erretegi erakargarria da San Martin, itsasoaren eta Orioko itsasadarraren ikuspegi ikusgarriak dituena.

Barrutik, jatetxe osoa inguratzen duen egurrezko sabai kasetoidun ederra nabaritzen da, dekorazio ukitu modernoekin konbinatuta. Jangela nagusiaz gain badu beste bat beiraz itxitako terrazan. Biak ere leiho handiekin, bazkari on bat gozatu bitartean paisaia ikusgarrietaz disfrutatu ahal izateko. Bistak eta dekorazioa ezezik, kanpoko terraza atsegina eskaintzen dugu, mahaiak eta sofak dituena, non aperitiboa edo kafea hartu daitezken jan ostean.

Aparkaleku pribatu handia eta haurrentzako lorategi gunea ere baditugu. Guzti hori lehen kalitatezko produktuak eta zerbitzu profesional eta adeitsu batez eskeinita. San Martin Erretegia leku ezin hobea da bazkari edo afari on bat gozatzeko.

Kokapen pribilegiatua

Bere kokapen bakarrari esker, San Martin ermitaren ondoan, Done Jakue bidean, bista inbidiagarriak dituen jatetxea da.

Bista zoragarriak

Behatoki beiraztatua ikuspegi ederrekin. Jantoki zabal eta erosoa, lehioz inguratuta, itsasora eta mendira begira. Familiako otorduak edota afari erromantikoak ospatzeko egokia.

Erosoa eta familiarra

Jatetxe abegikorra, familia artean sentitzeko tratu hurbilekoa. San Martin-ek oturuntzetarako jantoki zabalak eta beste gune aproposak eskaintzen ditu egun oso batez gozatzeko.

Produktuko sukaldaritza

Lehengai onenetan oinarritzen gara. Kalitate handiko produktuak, erraz eta kontu handiz egindakoak. Arrainak eta haragiak parrillan, gure haztegiko itsaskiak eta sasoiko produktuak.

Arraiak eta Haragiak Parrilan

Euskal kostako erretegi tradizionala. Gure sukaldaritza, gure produktuen kalitate bikainean oinarritzen da, ahalik eta arreta handienarekin eginak.

Jatetxearen kanpoaldea

Kanpoko terraza lorategiekin, aperitiboa, kafe bat edo konbinatu on bat hartzeko aproposa, naturaren lasaitasunaz eta eguraldi onaz gozatuz.

Argazkiak

SAN MARTIN JATETXEA
Restaurante Asador Cocina tradicional Vasca San Martin
Comedor con vistas restaurante San Martin Asador en Orio
Cigalas en asador san martin restaurante de Orio
Solomillo con guarnicion restaurante asador en orio

Bezeroek

gutaz diotena
asador en orio restaurante rodaballo sanmartin

Barrio San Martín, S/N
20810 Orio, Gipuzkoa

943 58 00 58
reservas@asadorsanmartin.com

Astelehena: 13:00-15:30
Asteartea: Itxita
Asteazkena: 13:00-15:30
Osteguna: 13:00-15:30
Ostirala: 13:00-15:30 eta 20.30-22:30
Larunbata: 13:00-15:30 eta 20.30-22:30
Igandea: 13:30-15:30

2020 Asador San Martin. Restaurante en Orio.