|
|
|
|
|
Esan
dugun bezala, San Martin erretegia baserri
giroko inguru batean dago, Orion (4.600 biztanle).
Herriko kaskotik 800 metrora dago, eta
erretegitik 50 metrora San Martin ermita dago
(XV. mendekoa), gure erretegiari izena eman
diona. Ermita hori garrantzi handikoa zen, garai
batean, erromesentzat, bertan hartzen baitzuten
ostatu Donejakuera kostaz zihoazenek.
Orioko
herria marinel tradiziokoa da. Kantauri itsasoan
harrapatutako azken balea, esaterako, Orion
harrapatu zuten.
|
|
Bisita merezi duten toki asko ditu Oriok: hondartza, alde zaharra, Bariko San Nikolasen eliza, kaia… Aipagarria da nolako pisua duen Orion arraunak. Arraunketa olinpikoko arraunlari handiak eman ditu Oriok; baina oriotarrek traineru estropadei ematen diete benetako garrantzia. Trainerutan palmares izugarria dauka Oriok: azken ehun urteotan beste inork baino bandera gehiago irabazi ditu; besteak beste eta batez ere, Kontxakoak.
Jorge Oteiza eskultorea eta Benito Lertxundi abeslaria oriotarrak dira.
|
|
|
|
|
|