San Martin erretegian euskal kostaldeko betiko sukaldaritza eskaintzen dugu: kalitate handiko lehengaiak eta elaborazio tradizionala. Egur ikatzezko parrillak toki garrantzizkoa dauka gure erretegian, eta berdin erabiltzen dugu haragiak eta arrainak erretzeko.

Bi espezialitate nagusi ditugu: arraina parrillan eta gure haztegiko mariskoa.

Gure plater nabarmenenak hauek dira: zapoa eta erreboiloa parrillan, txitxarroa labean erreta, ganbak xaflan erreta eta abakandoa.
Haragien artean aipatzekoak dira parrillan erretako txuleta eta 'San Martin' azpizuna.
Denboraldiko platerak ere eskaintzen ditugu.
Gure bodegan Errioxako ardo ugari dauzkagu; eta baita bestelakoak ere: Nafarroakoak, Somontanoak, Ribera de Duero, Bordelekoak…
Bataz besteko prezioa 42 eurokoa da.

Sukaldaritza
Karta
Menuak
Ingurua
Kokapena