
San Martin jatetxe-erretegia Euskal Herriko baserri inguruan dago. Orioko herrian (5000 biztanle) dago, herrigunetik 800 metrora.
Erretegitik 50 metrora Tourseko San Martin ermita dago (XV. mendekoa), eta horri zor dio izena. Ermita hori Kostaldeko Done Jakue Bidean dago eta, beraz, toki garrantzitsua zen (eta da) erromesentzat.
Orioko herriak arrantzale tradizio handia du. Bizkaiko golkoko azken balea, esate baterako, Orioko arrantzaleek harrapatu zuten.
Bisitatzeko moduko tokiak Orion: hondartza, Bariko San Nikolas eliza, arrantza portua eta alde zaharra.
Azpimarratzekoa da Orion arraunak daukan garrantzia. Orioko Arraun Elkartetik arraunlari olinpikoak atera dira, hainbat espezialitatetan. Hala ere, herriak traineru estropadak bizi ditu berebiziko indarrez; orain dela ehun urte baino gehiago sortutako kirola da tostako arrauna eta Oriok paregabeko palmaresa dauka modalitate horretan, Kantauri osoko onena. Uda garaian traineru estropada asko jokatzen dira Kantaurian; baina nabarmentzekoak dira Donostiako Kontxakoak, irailaren lehen eta bigarren igandean jokatzen direnak, ‘arraunaren olinpiadak’ izenez ezagutzen direnak.
Orioko semeak dira, esate baterako, Jorge Oteiza eskultorea eta Benito Lertxundi kantaria.