· Autopistatik: Biribilgunean, 1. argazkian ageri den irteera hartu behar dugu. Handik 200 metrora autopista azpitik pasako gara eta, berehala, eskuin aldera hartu behar dugu, aldapan gora. 200 metro inguru igo eta San Martin ermitarekin egingo dugu topo. Ermitaren ondoan dago erretegiaren aparkalekua.
· N-634 errepidetik: Biribilgunean 2. argazkian ageri den irteera hartu behar dugu. 500 metro aurrerago autopista azpiko tunela dago; tunela baino lehenago, ezkerretara hartu behar dugu, aldapan gora. 200 metro inguru igo eta San Martin ermitarekin egingo dugu topo. Ermitaren ondoan dago erretegiaren aparkalekua.
· Orioko herritik: Hondartzara daraman kalea hartuta, 3. argazkian ageri den seinalea topatuko dugu. Eskuin aldera hartu eta 700 bat metro igo beharko ditugu erretegira iristeko.
Latitudea: 43.28042 | Longitudea: -2.11879
Ikusi mapa handiago
Aurki gaitzazu GuiaGPSn eta deskarga itzazu zure GPSrako artxiboak (TomTom, Garmin…)


