
San Martineko sukaldaritza euskal kostaldeko sukaldaritza tipikoa da: lehen mailako produktuak eskaintzen ditu eta bere oinarria egur-ikatzez egindako parrilla da.
Gure espezialitatea parrillan erretako arrainak dira, gure haztegiko mariskoekin batera. Nabarmentzekoak dira Tarifako bisigua eta erreboilo basatia, ganbak plantxan eta bertako abakandoa.
Denboraldiko produktuak ere asko zaintzen ditugu: onddo beltzak plantxan, baba freskoak…
Haragien artean nabarmentzekoak dira Galiziako txuleta handiak eta San Martin azpizuna.
Postreetan, berriz, torradak arrozesnezko krema izoztuarekin eta pinazien krema.